943 72 54 78

?

APUSTU SENDO BAT
ETORKIZUNAREN ALDE

SINESTEN DUGU IKERKUNTZA ETA GARAPENA DIRELA GURE LANA ETA AURRERABIDEA ERAIKITZEKO OINARRIA. ETORKIZUNERA BEGIRATZEN DUGU, MEKANIZAZIO ETA METALIZAZIOAN TEKNIKA BERRIAK GARATUZ.

GURE INDARRA

Exijentzia ezin handiagoa da burdinbidea eta aeronautika sektoreetarako lanaz ari garenean. Gure azpiegitura eta makineria etengabe hobetzeko ahaleginaz, emaitza onena eskaintzen dugu proiektu bakoitzean.

GURE BALIOA

Gaitasun handieneko diziplinarteko lantaldea da gure arrakastaren giltza. Hamahiru pertsona gara Met-Mekan, bi espezializaziotan banatuta: mekanizazioa eta metalizazioa. Etengabeko prestakuntzan diren sektoreko profesionalak gara. Gure lantaldea da gure balio handiena.

GURE KONPROMISOA

Met-Mekan, zerbitzu integrala eskaintzen diegu bezeroei: ideiatik azken produkziora. Proiektu bakoitzerako plan berezi bat eramaten dugu aurrera; hartara, dagokion proiektuaren kalitate handiena bermatzen dugu. Planoari lotutako mekanizazio eta metalizazioko ISO 9001:2000 ziurtapenaren bermea dugu.

BASQUE RAIL GROUP

Proiektu bakoitzak azterketa sakon bat eta soluzio jakin bat eskatzen du. Ahaleginak bateratzearen alde egiten dugu, emaitza onena lortzeko. Talleres Mendizabal gure bazkidearekin batera lan egiten dugu eta, era horretan, produkzio aukera zabala eta kalitatea eskain ditzakegu.

METALIZAZIOAK ETA MEKANIZAZIOAK

Zergatik fidatu Met-Mekarekin?

Bergaran sortu ginen 1939an, helburu argi batez: piezak mekanizatzea. Familia-enpresa orok bezala, ahalegina eta iraunkortasuna ezin bestekoak izan dira gure bidean. Zumarragan gaude 40ko urteetatik. Hasierako etapan meatzaritzarako kojinete eta bagonetak fabrikatzetik burdinbiderako lanera pasa ginen. Urte garrantzitsuak izan ziren, eta trenetarako bogieen identifikaziorako plakak produzitzen ere espezializatu ginen.

Mendea aldatzean eta etengabeko aurrerabideekin batera, gure ahalegina eta eskarmentua hiru produkzio ildotara bideratu genuen. Gure mekanizazio zerbitzuari, planoari lotutako piezen metalizazioa gehitu genion, baita identifikaziorako plaka galdatuen grabatua ere. Azken hamarkadan egin dugun aeronautika sektorerako produkzio lanak berretsi egin du berrikuntzaren eta teknologiaren alde egin dugun apustua dela arrakastarako giltza.