943 72 54 78

?

Apustu sendo bat etorkizunaren alde

Enpresa garen aldetik, gure helburua mekanizazio lana eta piezen metalizazioa baino urrunago doa. Sinesten dugu ikerkuntza eta garapena direla gure lana eta aurrerabidea eraikitzeko oinarria. Etorkizunera begiratzen dugu, bai mekanizazioan, bai metalizazioan, teknika berriak garatuz. Bezero bakoitzaren beharrizanei soluzio onena eskaintzea da gure proiektu guztietarako helburua.

Pieza bakoitzaren energia-efizientzia, haren errendimendua hoberentzea eta aurrerabidea Met-Mekan oso gureak ditugun helburuak dira. Horretarako, ikerkuntza-lana behar da, uste baitugu ezin bestekoa dela gure lanerako. Adibide argigarri bat induktoreetako gure estaldura zeramikoko teknika da, haien bizitza erabilgarria luzatzen baitu.

Etorkizunarekin dugun konpromisoaren adibide bat Gogoa Mobillity Robotsek ortoprotesien inguruan garatutako exoeskeleto proiekturako egin dugun lana da.

Era berean, Rehub-Health enpresarentzat lan egiten dugu, baita haien proiektu baterako ere: istripu zerebrobaskularrek jotako pazienteak birgaitzeko robot-laguntza sistema.

Gure apustua argi dago: etorkizun hobe baterako berrikuntza eta garapena.